Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"United Instruments of Lucilin" (Bernaola Festival 2019)

Concierto 9 noviembre Luxemburgeko musikari suhar  talde batek eratu zuen 1999an, eta  Luxemburgeko lehenengo ganbera taldea  da XX. eta XXI. mendeetako musika sustatu  eta haren zabalkundea egiten duena  esklusiboki. United Instruments of Lucilin  ezaguna da, mundu guztian zehar egin  izan dituen proposamen bikain eta ohi ez  bezalakoengatik, zeinei esker entzuleak  musikarekin eta haren testuinguruarekin  kontaktuan jartzera adoretzen baitira.  UI of Lucilin-ek berrogei kontzertu baino  gehiago ematen ditu urtean, eta kontzertu  horiek ematearen bidez jendearengana  iristen da ez soilik soinuaren bidez, zeren  adimenaz, izpirituaz eta ikusmenaz ere  baliatzen baitira haiengana iristeko.  Haien proposamenetan, kontzertu baten  kontzeptu klasikoa beste hauenekin  txandakatzen da: antzerki musikala,  argiaren dramagintza, konposizioen  interpretazio eszenikoa, haurrentzako  proiektuak, gaikako kontzertuak  museoetan, eta konpositoreak aurkeztu  edo haiekin bertatik bertara eztabaidatzea.  Eratu zenetik, UI of LUCILINen  ezaugarria da adierazteko modu berriak  bilatzen dituela, soinua ikertzearen bidez  eta kontzertuaren formatua berritzearen  bidez. Horren erakusgarri da Alexander  Schubert-i enkargatu zioten Black Mirror  (2016); izan ere, interpreteak, publikoak  eta ekoizpen taldeak bat egiten dute gidoi  bakarrari jarraituz, eta bat egite horretatik  sortzen da aire zabaleko kontzertuperformance  aztoragarri eta harrigarria.  United Instruments of Lucilin-ek beti  aurkezten du zorroztasun eta oraingotasun  handiko musika sortu berria; hartara,  erreakzioak askotarikoak izateaz gain,  publiko fidel eta zalea sortzen da, zeina  gero eta gehiago baita.

Tokia:  Areto Nagusia - Jesus Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco