Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Ensemble Sinkro" (Bernaola Jaialdia 2019)

Concierto 23 noviembreEnsemble Sinkro-ren helburu nagusietako bat da konpositore eta interpretek egindako lana kontzertu bakoitzerako berariaz asmatutako proposamenetan islaturik agertzea. Gure garaiko musikak, arte joera berriekin engaiatutako musikariek sortu eta interpretatuak, eskaintzen duen dibertsitatearekiko topaketa. Proiektu berritzaileak burutzen dituen instrumentu talde bat da, soinuaren eta irudiaren integrazioari, espazio akustiko eta eszenikoari garrantzia berezia ematen diona. Orobat, gaur egungo musika sorkuntzari aplikatutako teknologia berrien esparruan berezitutako talde bat da. Gaur egun, Ensemble Sinkro Carmelo Bernaola Nazioarteko Musikaldiko eta Musika Elektroakustikoaren Sinkro Jaialdiko talde egoiliarra da. Eremu horretan, lan berriak sortzen eta zabaltzen lan egiten du, haiek errepertorio garaikideari eransteko asmotan. Era berean, Europa, Latinoamerika, AEB, Asia eta Afrikako ziklo eta jaialdietan emandako kontzertu ugaritan ezagutarazten du bere lana; besteak beste: Milan (Fondazione Scuole Civiche), New York (Stony Brook University), Armherst Massachusetts (Bezanson Recital Hall), Seul (Auditorioa - Asian Composers League), Maroko (Cervantes institutuak), Berlin (BKA aretoa), Friburgo (E-werk eta Elisabeth Schneider Stiftung aretoak), Madril (Reina Sofía Museo eta Arte Zentroa), Bartzelona (L’Auditori), Valentzia (Diario Levante Kluba), Sevilla (Manuel Castillo Goi Mailako Musika Kontserbatorioa), Iruñea (Musikaren Hiria) Granada (Kultura Garaikideko Zentroa), Mallorca (ACA Fundazioa), etab. Ensemble Sinkroren kontzertuek XX. eta XXI. mendeetako musiken errepertorio zabala hartzen dute barnean; alde horretatik lan instrumentalen, elektroakustikaren, inprobisazioaren, dantzaren, arte plastikoen, bideoaren eta antzerkiaren arteko nahastura proposatzen dute. Era berean, esperimentazio musikalaren hainbat eremu aztertzen ditu kultur guneetan, artista eta erakundeekiko elkartrukearen bitartez, eta nazioartean izen handia duten bakarlari eta taldeekin elkarlanean arituz.

Tokia:  Goiko Ekialde Gela Artium (Vitoria-Gasteiz)

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco