Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Markus Leoson" (Bernaola Jaialdia 2019)
-

Concierto 28 noviembreMarkus Leoson 1970ean jaio zen Linköping-en (Suedia), eta gazterik erakutsi zuen perkusiorako interesa zeukala eta gaitua zegoela hartarako. Stockholm-eko Royal College of Music-en gazte-gazterik onartu zuten,15 urte zituela, eta lau urte geroago erdietsi zuen gradua., 1990ean, Royal Opera Orchestra-rekin perkusio jotzaile aritzeko kontratatu zuten, eta 1991n tinpano jotzaile bakarlari aritu zen Danish Radio Symphony Orchestra-n; hala ere, Royal Opera Orchestra-ra itzuli zen, eta tinpano jotzaile bakarlari egin zuten 1993an; han egon zen 2008 arte, irakasle izendatu zuten-eta Weimarko Franz Liszt Hochschule für Musik-en (Alemania). Egun, nazioartean entzute handia duten perkusio jotzaile bakarlarietako bat da, baina, horrez gain, sarritan ematen ditu eskola magistralak musika unibertsitateetan eta jaialdietan. Percussion izan zen bakarlari atera zuen lehenengo CDa, eta Caprice zigiluak merkaturatu zuen 1996an. Harrezkero, askoz gehiago merkaturatu ditu, esaterako Markussion (nosag CD 071), zeina Suediako 2003ko Grammy Sarietarako izendatu baitzuten, eta Malletiana 2006an. Azkena, Colludo (nosag CD 129), Uppsala Chamber Soloists taldearekin grabatu du. Hainbat duo eta ganbara musikako CD grabatu ditu beste hainbat artistekin, eta, gainera, orkestretarako CD askotan parte hartu du. Markus Leoson-en errepertorioa biziki eklektikoa da, eta urteetan zehar estuki aritu da lankidetzan nazioarteko konpositoreekin, zeinak bakarlarientzako piezak, perkusio eta marinba kontzertuak eta zinbalorako piezak idatzi baitituzte bereziki harentzat.

Tokia:  Areto Nagusia - Jesus Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco