Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Adriana González, soprano; Iñaki Encina Oyón, piano / IX Ganbera-musika zikloa
-

Adri03 26 Iaki Adrianaana González. 2019ko Operaliako Lehenego Saria eta zarzuelako interpretaziorik onenariko Pepita Embil Saria lortu duen Gualtemalako Adriana González sopranoa bere belaunaldian etorkizun handienetariko abeslaria da, bere ahotsaren lirismo eta musikalitate bikainarengatik txalotu dutena.

1991n jaioa, Adriana Gonzálezek, 18 urte baino ez zituela, Hemeroteca Nacional de Guatemala-ko Artista Berriaren Saria jaso zuen. Guatemalako Haraneko Unibertsitaten Arte Batxillergoa burutu ondoren Pariseko Opéra National-eko Atelier Lyrique-n sartu zen non, 2017an, Prix Lyrique du Cercle Carpeaux lortu zuen bere garapen aipagarriarengatik. Ondoren, Adriana González Zürich-eko Opernhaus-eko International Opera Studio Opernhaus-en sartu zen.

2016an Veronica Dunne Nazioarteko Kantu Lehiaketan Hirugarren Saria, Vienako Otto Edelmann Lehiaketan Lehengo Saria eta  Oper Burg Gars Saria lortu zituen. 2017n, Francisco Viñas Lehiaketan Bigarren eta Entzuleen Sariak, Madrilgo Teatro Realaren Saria eta Sabadell-go Operaren Lagun Elkartearen Saria lortu ditu.

Arestian, Austriako Oper Burg Gars, Bartzelonako Gran Teatro del Liceu, Pariseko Palais Garnier eta Opéra Bastille, Beaune-ko Festival eta Zürich-eko Operan azaldu da, arrakasta handia lortzen Pamina, Michaela, Liù, Contessa edo Corinna paperetan.

Iñaki Encina Oyón-ek orkestra zuzendari gisa gero eta onespen handiagoa dauka Frantziako eremu lirikoan. Musikenen Jorma Panula eta Enrique García Asensio irakasleen eskutik ikasi ondoren, Pariseko Opera Nazionaleko Atelier Lyrique-an sartu zen 2005 urtean, korrepetidore edo zuzendari laguntzaile gisa hainbat produkziotan, Xavier Dayer, Kaija Saariaho edo Philippe Fénelon garaikideko operen sustapenetan parte hartzen zuen, Atelier Lyrique-ren produkzioak zuzentzeaz gain (La Finta Giardinera, L’Isola Disabitata). 2011n burutu zuen egonaldia, Opera Nazionaleko musikariekin Palais Garnier-en garaikideko musika kontzertu bat ematen. Harrez geroztik, zuzendari euskaldun honek Lille, Dijon, Rouen edo Rennes-eko operetan, Japon (Tokyo Metropolitan Orchestra) edo Buenos Aires-eko Teatro Coloneko Ganbara Operan lan egin du.

2016tik Festival du Périgord Noir-eko Aintzinako Musikako Nazioarteko Akademiako zuzendari musikala da. Errepertorio handia ahaztu barik, Madrilgo Teatro Real-en (Iphigénie en Tauride, Norma, Carmen) edo Palau de les arts Reina Sofia-en (Turandot) alegia, Iñaki Encina Oyón-ek errepertorio ezezaguna edo nekez emanda zaintzen du. Horrela, Herblay-ko Théâtre Rogert Barat-ekin egindako elkarlanari esker, Pariseko publikoari Weber-en Abu Hassan, Mascagni-ren Zanetto, Menotti-ren The Consul edo Barberen Vanessa eskaini dizkio; eta Ensemble Diderot-ekin, Salieri-ren Falstaff  eta Händel-en Athalia. Chamber Choir of Europe-ren zuzendari gonbidatu nagusia da.

Zuzendaritza bere jarduera nagusia bada ere, Encina Oyón-ek ez du pianoa baztertu  eta canción española, lied eta chanson lantzen ditu, ganbara ziklo ospetsuetan parte hartzen Louvreko Auditorio, Amphithéâtre Bastille, Opéra de Lille, Bilboko Cuartitos del Teatro Arriaga edo Madrilgo Ambigú del Teatro de la Zarzuela aretoetan.

Robert Dussaut, Isaac Albéniz Hélène Covatti-DussautRobert Dussaut eta Jesús Guridi Bidaolaren obrak.

2020 Ganbera Musika Zikloa programa

Abonu-txartelen salmenta: Otsailaren 10etik, Kontserbatorioko idazkaritzan.

Prezioak: 30€

Sarreren salmenta 6€: Eventbrite.com-en https://www.eventbrite.es/e/92562104747 eta Kontzertu bakoitzako aurreko astelehenetik kontserbatorioko idazkaritzan eta kontzertu aurretik Areto Nagusiko sarreran

30 urtetik beherako ikasleak eta langabezidunak, dohain

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco