Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Abesbatza Kontzertua-VOCALIA TALDEA / IX Ganbera-musika zikloa
-

10 02 Vocalia 1Vocalia Taldea emakume abesbatza, egungo zuzendari Basilio Astulezen ekimenez sortu zen. Vocalia Taldeak bidea ematen die Euskal Herriko zenbait musikari gazteren erronka eta kezkei. Taldearen asmoa ahots-talde egonkor eta –musika eta ahots aldetik exijentzia-maila handikoak direlako– ohiko programazioetan nekez entzun daitekeen errepertorio bati ekin diezaiokeen ahots-talde bat sortzea da. Gaur egun, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako batez besteko 30 abeslarik osatzen dute Vocalia Taldea, den-denak eskarmentu handikoak abesbatza-musikaren alorrean. Programazio ausartak eta eszenaratze zainduak bitarte, taldea erreferente bihurtu da egungo musika koralaren munduan.

Basilio Astulez, zuzendaria. Kantu koraleko irakaslea da Leioako Udal kontserbatorioan, eta bertako zenbait abesbatzen sortzailea: 2001ean Leioa Kantika Korala haur abesbatza, 2005ean La Kantoria nesken abesbatza gaztea, eta 2007an San Juan Abesbatza mistoa. Koru eskola gazte honek 7 eta 25 urte bitarteko 150 abeslaritik gora biltzen ditu, eta sari ugari jaso izan ditu Espainia eta Europako lehiaketetan.. urtean Vocalia Taldea izeneko emakumeen ganbera-abesbatza sortu zuen, zeinak ordutik honako ibilbidean 20 saritik irabazi duen nazioarteko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetan. Talde horien buruan, 10 disko grabatu ditu, bai eta nazioarteko zenbait bira egin ere Europa eta Amerikan barrena, zeinetan lehen mailako bakarlari, orkestra, zuzendari eta abesbatzekin lankidetzan aritu izan den.2008an zuzendari onenaren sari berezia irabazi zuen Goriziako (Italia) 47. C. A. Seguizzi Nazioarteko Lehiaketan, Leioa Kantika Koralaren buruan egindako lanagatik. 2009an ere zuzendari onenaren sari berezia jaso zuen Tourseko (Frantzia) 38. Florilège Vocal lehiaketan, Vocalia Taldearen zuzendaritzagatik. Gaur egun koru-zuzendaritzako irakasle lanetan dihardu hezkuntzaentitate, unibertsitate eta zenbait abesbatza-federazioentzako. Sarritan deitzen dute Europan, Amerikan eta Asiako lehiaketetan epaimahai aritzeko, bai eta ikastaro eta mintegiak emateko ere. 2018tik aurrera, gainera, koru-zuzendaritzako irakaslea da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

2020 Ganbera Musika Zikloa programa

Abonu-txartelen salmenta: Otsailaren 10etik, Kontserbatorioko idazkaritzan.

Prezioak: 30€

Sarreren salmenta 6€: Eventbrite.com-en https://www.eventbrite.es/e/92991960457 

30 urtetik beherako ikasleak eta langabezidunak, dohain

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco