Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Barcelona Clarinet Players" (Bernaola Zikloa 20-21)
-
barcelonaclarinetLopez Lopezek eta Augerrek eginak zituzten piezak elkarrekin, laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean Villa Kujoyamako (Japonia) egoitza batean elkar ezagutu zutenetik. Lankidetza horretan, La Céleste bideoa nabarmendu zen. Oraingo honetan, bai musika, bai bideoa baterako proiektu gisa sortu dira, eta integrazioa oso nabarmena da. Gainera, talde instrumentala ere badago, zeina, jotzeaz gain, bideoan bertan agertzen baita, dela prestatutako testuak irakurtzen, dela interpretatzen.
Horren guztiaren emaitza egitura kontzeptual sendoa duen eta teknikoki primeran gauzatuta dagoen lana dugu. López Lópezen musikak ez du indarrik galtzen ia ordubeteko iraupenean, eta konpositorearen kezka teknikoak agertzen ditu: tinbrearekiko eta espektro korronteen amaiera batzuekiko grina; denborari buruzko gogoeta ia etengabea, hala musika pultsu gisa, nola errealitatearen eraikuntzaren ideia metafisiko gisa, eta manufaktura instrumentalarekiko gustua, zeinak oso arina eta artikulazioan asmazio handikoa den soinu materia bat jartzen baitu oraingo honetan laukotearen eskura.
Irudiaren zatiak argi uzten du La Trace proiektu orokorrak omenaldia egiten diola abstrakzioari. Auger, ideia baino inpaktu bisual handiagoko hasiera baten ondoren, abstrakzio historikoa iradokitzen duten zibilizazio aztarnen iruditegi batean oinarritzen da: gizakiaren presentzia hutsala da paisaia nagusiki mortuarekin ia bat egiten duten hondakin gris eta inpertsonaletan, non sastrakak eta landaretza ia ez diren lehiatu ere egiten horma koloregabeekin (ekoizpen izaerakoak, nabeak, lantegiak, lantegi-etxeak, baita bunkerrak ere). Ia aldaketarik txikiena ere nabaritu gabe XVI. mendetik XXII. mendera arteko data erakusten doazen errotuluek melankolia sorrarazten dute. Musikariek irakurritako eta irudian integratutako testuetako batzuek, esan dudan bezala, denboraren, irudiaren edo memoriaren gaineko pentsamendua ekartzen digute gogora, konpositorearen beraren edo Gilles Deleuze filosofoaren ideien bitartez.

PROGRAMA-PROGRAMAZIOA 

Kontzertu guztiak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco