Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Trío Salzedo Hirukotea" (Bernaola Jaialdia 2019)

Concierto 26 Octubre2010ean, agertokian elkarrekin hainbat emanaldi egin ondoren, Pauline Bartissol biolontxelo jotzaileak, Marine Pérez flauta jotzaileak eta Frédérique Cambreling harpa jotzaileak Salzedo hirukotea sortu zuten. Harrezkero, haien nortasunen eta musika tresnen arteko kohesio sakonak eraman ditu aztertzera aberats bezain asmaezin den errepertorioa, bakarlarien, binakako eta hirunakako interpretazioak nahastuz. Hiru interpretatzaileek ikuspegi sentikorra aplikatzen diote aurkezten diren inguru bakoitzari, euren sormena behin eta berriro berriztatuz, musika aurreratuarekin konprometitutako konpositore eta artistekin elkarlanean arituz. Horrela, Salzedo hirukotearen kontzertu bakoitza bakarra bihurtzen da bere generoan: musikak ez ezik, testuek eta objektuek ere hartzen dute bizitza propioa. Hirukoteak Frantzia, Suitza eta Espainiako jaialdi entzutetsuetan parte hartu du, baita Donostiako Musika Hamabostaldian eta BBVA Fundazioaren Musika Garaikideko Zikloan ere.

Tokia:  Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa-Areto nagusia

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco