Ekintzak

Bernaola Jaialdia

BERNAOLAflyer 26SEP bajaBernaola Jaialdiak musika  garaikidea du funts, eta xede  nagusitzat dauka sorkuntza berriko  musika klasikoaren estreinaldi  eta zabalkundea sustatzea, baita  jaialdiaren beraren eta teknologia  berrien eta beste diziplina artistiko  batzuen arteko interakzioa  ere. Hauexek dira jaialdiaren  bereizgarriak: adierazpide  modu berriak aztertzea,  teknika instrumental berriekin  esperimentatzea eta soinua  baliabide elektroakustikoen  bidez manipulatzea. 
Bernaola 2019 Jaialdiaren XVI.  edizioa izango da aurten, eta asmo  handiko programazioa aurkeztu  du, nazioartean izen handia duten  lehenengo mailako nazioarteko  artisten alde egingo du eta. Besteak  beste, Ipar Amerikako Jack Quartet  laukotearen mailaren parekoa  duten artistez gozatu ahalko dugu.  Laukote hori orain dauden hari  laukoteetatik garrantzitsuenetakoa  da, eta Luxemburgeko United  Instruments of Lucilin taldeaz  ere gozatu ahalko dugu.  Proiekzio handia duten euskal  artista asko egongo dira, hala nola  Gasteizko piano jotzaile Alfonso  Gómez edo Zukan hirukotea,  besteak beste. Azpimarratzekoa  da Sinkro Records zigiluaren azken  bi CDak mundura merkaturatu  direla. Jabi Alonsok txalapartaren  inguruan egin duen AmetsOLAK  lana aurkeztu du. Jeff Kaiser-ek  eta Luis Tabuencak eratutako  The Forgetting Machine  inprobisazio duoak Systematic  and Quantitative aurkeztuko du.

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco