Ekintzak

Historikoa

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Antzinako musika: J. S. Bachen biola da ganbararako sonatak. Alejandra Saturno, viola da gamba; Izaskun Ihaben, klabezina / IX Ganbera-musika zikloa
-

03 12 Alejandra Saturno Izaskun IhabenMª Alejandra Saturno Pérez, Biolontxelo eta Viola da ganba jole italiera-venezuelarra, Instituto Universitario de Estudios Musicales-en (IUDEM) graduatu zen. Frans Helmerson, Phillippe Müller, Roel Dieltiens, Arto Noras, Philip Pickett, Reinhardt Goebel, Wieland Kuijken, Jordi Savall, Guido Balestracci, Bettina Hoffmann eta Juan Quintana maisuek emandako masterclassetan hartu du parte. Bremenen (Alemania) Viola da Gamba izendatutako Aintzinako Musikako graduondoa egin du Hille Perl y Josh Cheathamen gidaritzapean. Halaber, Biolontxelo barrokoko ikasketak burutu ditu Viola de Hoog irakaslearekin. Venezuelan “Simón Bolívar” Orkestra Sinfonikoa eta “Camerata Renacentista de Caracas”-en kidea izan da, ganbarako talde garrantzitsu batzuekin batera. Europan, proiektu anitzetan saioko musikari gisa hartu du parte La Chimera Ensemble, Cappella Gabetta, New London Consort, Musica Ficta, Nao d’Amores, Recondita Armonía, Angelicata Consort, Nereydas, New Baroque Times, La Grande Chapelle, Capilla Jerónimo de Carrión eta Speculum taldeekin, Errenazimendu eta barrokoko musikaz arduratutako taldeak direnak.

Izaskun Ihaben Arostegi. Klabezina espezialitaean Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan  Tony Millán irakaslearen gidaritzapean Ikasketa bukaerako saria lortu du, Iruñeako Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan pianoa eta organoa ikasketak burutu ondoren. Irizpide historikoetan oinarritutako inprobisazioko formakuntza garatu du Dirk Boerner  irakaslearekin Basileako (Suitza) Schola Cantorum-en Basilea (Suiza). Horretaz gain, Eulalia Solé, Olivier Baumont, Jose Luis Uriol, Jacques Ogg, Maite Ascunce, Charo Indart, Raúl Del Toro, Tatiana Kriukova, Caroline Gowers, Benoît Mernier, Ludovica Mosca edo Ana Guijarro maisengandik aholkuak jaso ditu. RCSMM-ko Orkestra barrokoarekin bakarlari azaldu da Madrilgo Auditorio Nazionalean eta  Nafarroako Ganbara Opera, San Fermin Abesbatza, Iruñeako Coral de Cámara, Ciudad de Pamplona Orkestra, Balder Ensemble, Gasteizko Ganbara Orkestra edo Et incarnatus Orkestra taldeekin elkarlanean aritu da. Lorenzo Ondarra, Urtzi Iraizoz eta David Cantalejo konposagileen lanak estreinatu ditu, Iruñeako “Garaikideak” garaiko musikako denboraldietan.

Johann Sebastian Bach (1685-1750)

  • Sonata para viola da gamba y clave n. 1 en Sol M, BWV 1027
  • Sonata para viola da gamba y clave n. 2 en Re M, BWV 1028
  • Coral “Ich ruf zu dir, Herr Jesu Christ”, arr. Izaskun Ihaben
  • Sonata para viola da gamba y clave n. 3 en sol m, BWV 1029

2020 Ganbera Musika Zikloa programa

Abonu-txartelen salmenta: Otsailaren 10etik, Kontserbatorioko idazkaritzan.

Prezioak: 30€

Sarreren salmenta 6€: Eventbrite.com-en https://www.eventbrite.es/e/112233040044

30 urtetik beherako ikasleak eta langabezidunak, dohain

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco