Historikoa
Kugel Ensemble Basileako “Hochschule für Musik”-eko saxofoi gelan sortu zen 2016 urtean.
Kideak:
- Iñigo Setuáin Antoñanzas
- Luis Homedes López
- Cristina Arcos Cano
- Pedro Caballero García
Basilean, lau kideek Interpretazio Masterrak ikasten ari dira. Laukote honen helburua garaikideko musika publikoari hurbiltzea da. Hori dela eta, kontzertu honetan estilo anitz uztartuko dute, garai barrokotik gaur egungo musika arte. Ferenc Rados piano jole, Rico Gubler saxo jole eta Rudolf Kelterborn konposagilearekin masterclass-ak hartu dituzte. Urtebetean Silvia Simionescu biola jolerekin ganbara musika eskolak jaso dituzte. Gaur egun, Philippe Koerper eta Marcus Weiss saxofoi joleekin ikasten dute. Kugel ensemble agertu da “Zuricheko Nazioarteko Saxofoi Kongresu”-an (Suitza) “Sábados musicales” zikloan (Vitoria-Gasteiz), “XVIII. Munduko Saxofoi Kongresu”-an (Zagreb, Croacia), “La Escucha Errante 2018” (Bilbo) eta “New Studio Concerts” (Basel, Suitza). 2018an, “XX Luigi Nono Nazioarteko Ganbara Musika” Lehiaketan finalistak izatea, “Ohorezko aipamena” “BOG” lehiaketan (Basilea, Suitza) eta Basileako Höchschüle für Musik-eko “Dozieren Stiftung” beka lortu dute.
- Cuarteto de cuerda Op. 20 Nº5 en Fa menor (1772) - J. Haydn
- Magic (1985) - Ivan Fedele
- Subtilior (S.XIV-XV) (2012) - J. Torres
- Saxophone Quartet (2014) - G. F. Haas
2020 Ganbera Musika Zikloa programa
Abonu-txartelen salmenta: Otsailaren 10etik, Kontserbatorioko idazkaritzan.
Prezioak: 30€
Sarreren salmenta 6€: Eventbrite.com-en https://www.eventbrite.es/e/112232777258
30 urtetik beherako ikasleak eta langabezidunak, dohain