Kontserbatorioa

Liburutegia

Jesus Guridi Kontserbatorioko liburutegiaren helburu nagusien artean, Hezkuntza Zentro honen behar hezigarriak betetzea da. Liburutegi espezializatua da, bere edukiek gehienbat musika edo hezkuntza musikalarekin zerikusirik daukatelako. Erregimen bereziko hezkuntzarako katalogo egoki bat dauka (oinarrizko eta profesionaleko hezkuntza artistikorako) Kontserbatorioetan ematen dena. Liburutegiak 20.000 ale katalogatuta baino gehiago ditu, liburuak, ikus-entzunezko materiala eta partiturak, gainera interes handiko dokumentu original eta ezezagunak eta musikologikoki balio handiko eskuidatziak.

Biblioteca

Helburuak

  • Zentroko hezkuntza komunitaterako musika informazio eta dokumentuen zentroa bihurtzea.
  • Musika genero eta estilo desberdinen irakurmen eta entzumena zabaltzea.
  • Kanpoko kultura zerbitzu, ekintza eta baliabideei buruzko informazioa helarazi, aisialdi eta denbora libre erabiltzeko hezkuntzaren barruan.
  • Bertako ondare eta zentroko musika oroimena mantendu, zaindu eta helarazi.

 

Zerbitzuak

  • Kurtsoak, lehiaketak, kontzertuak eta abarreko kontuei buruzko informazioa.
  • Mailegua: mailegua pertsonal eta besterenezina da. Liburutegiak gehienez 3 dokumentu, mailegatu ahal den materialaren artean, mailegatuko ditu (partiturak, liburuak, CD eta DVD) zentruaren irizpidearen arabera.
    • Maileguaren iraupena: (partiturak: 7 egun; cdak: 3 egun; liburuak: 15 egun).
    • Materialaren itzulpenaren atzerapenak, automatikoki liburutegiaren erabilpenaren zigorra ekarriko du, atzerapenaren berdina izango da.
    • Berriztatze: mailegua berriztatu ahal izango da maileguaren iraupena ez bada gainditu eta beste bazkide batek ez badu dokumentua erreserbatu.
  • Fonoteka:disko trinkoak entzuteko leku batzuk (aurikularrak mostradorean eskatu behar dira). Eskatutako diskoak aurikularrekin emango dira.
  • Hemeroteka: jasotako aldizkarien azken aleak ikusgaian egongo dira eta eskuragai kontsultatzeko. Atzeratutako aleak mailegatzen dira.
  • Ordenagailu gunea: Interneten ibiltzeko sei leku ordenagailuarekin.
    • Eguneko erabiltzeko denbora ordu bateko saioa izango da.
    • Mostradorean ematen den pasahitza beharrezkoa da.
  • Wi-fia: interneteko sarbidea.

 

Liburutegiaren araudi eta erabilpena

  • “Jesus Guridi” Kontserbatorioko irakasle eta bertan matrikulatutako ikasleak liburutegiaren erabiltzaileak izan daitezke. Erabiltzeko eskaerak liburutegiaren araudia onartzea suposatzen du.
  • Liburutegiaren erabiltzailea izateko, aurreko baldintzak ez badira betetzen, bakoitzak formal eta justifikatuta eskatu beharko du eta zentroko zuzendaritzak onartu beharko du.
  • Liburutegian, besteenganako errespetuagatik, isiltasuna egon beharko da, zerbitzu honen funtzionamendu egokia laguntzeko.
  • Jan, edan, erre edo mugikorra isiltasunean ez edukitzea ez da baimenduko.
  • Edukiak kontuz erabili beharko dira. Edozein dokumentuaren galerak edo hondatzeak berria jartzea suposatuko du.

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco