Euskadiko Ikasleen Orkestra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako hezkuntza-musika proiektu bat da. Hasieran, 2005ko urtean, Hezkuntza Sailak bere gain dauden hiru Kontserbatorioei, Maila Profesionalean (orduan Maila Ertainean) zeuden ikasleez betetako orkestra sinfonikoa sortzea proposatu zien.
Proiektu honek etorkizuneko Euskadiko musikariak prestatzeko modu garrantzitsu batean laguntzen du bai musikal bai garapen pertsonalerako, orkestra talde baten barruan egoteko aukera ematen. Bere helburu nagusien artean, musika hezkuntza zentroen ikasleei orkestra sinfoniko baten hezkuntza eskaini eta honekin alde batetik ikasleak motibatzea euren musika ibilbidean eta bestalde errepertorio sinfonikoa handia landu ahal izatea, bakoitzak bere Kontserbatorio edo eskolan ezinezkoa edukiko lukeena.
Gaur egun EIO proiektuan dauden bi orkestrak, adin desberdineko ikasleez osatuta daude Euskadiko musika hezkuntza zentroetan matrikulatuta daudenak. Adinaren arabera proiektuak hiru orkestra desberditzen ditu:
- EIO: ikasleak 15-19 urte bitartekoak. 2005-06 ikasturtean sortu zen.
- EIO Txikia: 9-14 urte bitarteko ikasleez osatuta. 2015-16 ikasturtean sortu zen.