Kontserbatorioko historiak 1928an du bere hasiera, Gasteizko Udalak alde zaharrean Udal Musika Konterbatorioa sortzen duenean, alegia. 1935ean Arte Ederretako zuzendaritza orokorrak oinarrizko ikasketen ofizialtasuna ematen dio kontserbatorioari. Baino azken urteotan izan ditu aldaketa nagusienak.
1980an Musika Kontserbatorioko Patzuergoak, Musika Ikastetxea sortzeko irizpide zehaztuak zituela, Carmelo A. Bernaola proiektuaren buru jartzen du. Honen adierazpenekin bat etorriz, Patzuergoak eraikuntza berri bat sortzeko tramiteekin hasten da, eta 1984an Gasteizek bere Musika Ikastetxeko eraikuntza berriko ateak herriari zabaltzen dizkio. Azpimarragarria den beste gertaera bat, 1990ean ikastetxeari ematen zaion Goi Mailako ikasketen kontsezioa da. 1996an “Goi Mailako Musika Eskola” izena izatetik “Goi Mailako Musika Kontserbatorioa” deitura izatera pasatzen da.
Kontserbatorioan egindako lanaren emaitza, eta azken urteetako bultzadari esker ere, gure ikasle zein irakaslegoaren partaidetza nazio zein nazioarteko musika ekitaldietan, ezagutua eta entzuna izaten ari da.