Agenda
Gure azken lan diskografikoa aurkezten dugu Sinkro Records etxeak argitaratuta. Guillermo Lauzurika gasteiztar konpositoreari eskainita dago. Guillermok “Jesús Guridi” Kontserbatorioan jaso zuen prestakuntza Carmelo Bernaola, Antonio Lauzurika eta, bereziki, Alfonso García de la Torre irakasleen eskutik. Azken hori adiskide
mina eta ezin konta ahala abentura musikalen bidaidea du, eta diskoa berari eskainita dago. Kontzertu honen bidez, Ensemble
Sinkronetik omenaldi txiki bat eskaini nahi diogu Alfonso García de la Torreri, bere eskuzabaltasun itzela eta lan desinteresatua eskertze aldera, eta baita Sinkro proiektu oso honen arima delako ere. Sinkron, izan ere, konpositoreak harreman zuzenean daude bere interpreteekin, musikaentseguetan nahiz kontzertuetan, grabaziogelan eta partituren edizioetan. Kontzertua “Jesús Guridi”
Kontserbatorioari estuki lotutako beste hiru konpositoreren obrekin osatzen da: Zuriñe F. Guerenabarrenaren duela gutxiko obra bat, eta Marian Gutiérrezen eta Antonio Lauzurikaren estreinaldiak. Azken bi egile horiek ziklo honetarako berariaz
idatzi izan dituzte euren lanak. Disko bat grabatzea, gaur egun, ekintza absurdoa da, eta anakronikoa dirudi. Helburu nagusi hau du, ordea: aztarna uztea, arrasto bat lagatzea, etorkizunerako
mezu bat, hemen egon izan ginela eta egiten genituen gauzak oroituko dituen froga bat. Konpositoreen lana gehiegitan pasatzen
da oharkabean, eta hilabete askotako lan bakartia behin bakarrik erakusten da: kontzertuan. Horrela ulertzen da unea denboran finkatzen duten eta mundu globalizatu baten espazio birtualean
zabaltzen duten grabazioen garrantzia. Sinkro Records eginahalean ari da erakusteko badaudela euskal konpositoreak
(eta arabarrak, nola ez) eta, gainera, lan zoragarria eta benetakoa egiten dutela.
Kontzertu guztiak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.