Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Alfonso Gómez" (Bernaola Zikloa 22-23)
-

alfonso

Berealdiko obra hori pianorako XX. mendeko errepertorioaren gailurretako bat da, izan. Irauten duen bi ordu eta erdiak exijentzia itzelekoak dira pianistarentzat zein entzuleentzat. Entzuleek, gainera, oso-osorik entzuteko aukera aparta izango dute. Kontzertua bi zatitan banatuko da, aurrenekoa 18:00etan hasiko da eta 90 minutu iraungo du, eta bigarrena 20:00etan eta 60 minutu iraungo du. Catalogue d’oiseaux-en 13 piezetako bakoitzean, Messiaen-ek omenaldia egiten dio hegazti jakin
bati, eta musikaren bidez deskribatzen du bere itxura, bere ingurunea zein bere kantua, inguruko gainerako hegaztiekin kontrajarrita. Motiboek helburu deskribatzailea dute, eta gai sinbolikoak txertatzen ditu bere musikan, hala nola gaua,
egunsentia, lainobera edo itsasoko olatuak. 77 hegazti ezberdin entzun ditzakegu ia hiru orduko emankizunean.
“Txorien kantuak orain dela 30 bat urte hasi nintzen apuntatzen. Horien lehen transkripzioak sakabanaturik aurki daitezke nire lehen obretan. Zoritxarrez, garai hartan ez nuen esperientziarik eta beti ez nuen jakiten zein txoriri esleitu holako edo halako kantua. Espezialisten aholku bila jo nuen geroago, eta asko ikasi nuen ibilaldi gidatuetan... Horren ostean, neure hegoekin egin ahal
izan nuen hegan (irudizko adierarik eta hitz-jolasik gabe diot). Horrela, udaberriro, arkatzak, borragomak, musika-papera, marrazki-bloka eta binokular handihandi batzuk hartu eta Frantziako eskualdetan harathonat ibili nintzen nire maisuen bila. Horrela sortu zen piano hutserako nire Catalogue d’oiseaux delakoa... Dena egiazkoa da: bakarlariaren eta auzotarren melodiak eta erritmoak, baten zein besteen arteko kontrapuntua,
erantzunak, isiltasunezko multzo eta uneak, eta eguneko orduarekin den lotura. Horrek guztiorrek halako indar poetikoa hartu zuen nire buruan, ezin niola musika jarri emoziorik gabe. Ez iezadazue oker interpretatu, otoi! Txoriak artista handiak dira, berez. Eurak dira pieza hauen benetako konpositoreak! Zenbaitetan, musikaren kalitateak behera egiten duenean, konpositoreak naturan jokabide arrotza izan zuelako edo behar ez zen zarata atera zuelako da, adibidez harkaitz bat zapaltzea, orri
bat pasatzea edo adar idor bat apurtzea.” (Olivier Messiaen) 

EGITARAUA

Kontzertu guztiak doakoak dira lekua bete arte.
Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco