Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Akusma" (Bernaola Zikloa 23-24)
-
 akusma
Akusma soinu berriak ezagutzeko aukera ematen duen kontzertua da, eta soinu berri horiek nondik datozen ikusi gabe entzuten dugu. Soinuak espazioan duen proiekzioa kontrolatzea ahalbidetzen duen kanal anitzeko sistema baten eta argi sistema inguratzaile baten bidez, entzuleak hiru dimentsioko esperientzia sentsorialean murgiltzen dira. Soinua eta argia esperimentazioan binomio eta intersekzio gisa, espazioarekin duten harremanean publikoa partaide bihurtzen dute entzute arretatsu eta kontzentratu baten bidez.
Akusmaren edizio honek omenaldi sentitua egin nahi dio Alfonso Garcia de la Torreri, harekin harreman artistiko eta pertsonal handia izan zuten konpositore elektroakustiko multzo baten obren hautaketa batekin. Bizitzako lagun eta bidaide gisa, ekintzazko eta maitasunezko erakusketa bezala, konpositoreen zerrenda mugagabea izan zitekeela jakitun, jakina baita luzea dela haren estelaren itzala.

PROGRAMA-PROGRAMAZIOA  

Kontzertu guztiak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco