Agenda
ABONO 7
GLANERT / BRAHMS
Martxoa 18 Marzo
19:30
D. Glanert: Concierto para percusión*
J. Brahms: Sinfonía nº2
*Hiru orkestren enkargua / Encargo de tres orquestas: Arctic Philharmonic, Euskadiko Orkestra, Hessischer Rundfunk
Kontzertu-egitarau berrian, Euskadin lehenbizikoz erakutsiko den lan bat aurkeztuko da: Detlev Glanert konpositore entzutetsu alemanaren Perkusiorako Kontzertua, duela urtebete eskas bukatutakoa. Artikoko Orkestra Filarmonikoarekin estreinatu zuen bakarlari berak joko du, Christoph Sietzen perkusioko prodijio gazteak. Christoph-Mathias Mueller zuzendariak ere estreinaldi horretan parte hartu zuen, eta euskal agertokietan ikusi ahal izan genuen duela pare bat denboraldi. Oraingoan, aldiz, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan murgilduko da. 1877an, estreinatu zenean, vienarrei asko-asko gustatu zitzaien izaera adeitsu eta dirdiratsuagatik. Vienar ezizena jarri zioten, lehen mugimenduak darabilen konpasa hiru bider laukoa delako, balsaren konpasaren antzekoa.