Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Ciclo de Cámara 2025 (TRIO KLAVIER)
-

07 TRIO Klavier 1 

TRIO KLAVIER

Estibaliz Oráa Martínez de Laño, biolontxeloa. Gasteizen Biolontxeloa eta Ganbera Musika ikasten hasi eta. Milango "Giuseppe Verdi" Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten Rocco Filippini maisuarekin. Ganbera-musikaria, bere ibilbide profesionalean zehar ganbera-orkestra eta orkestra sinfoniko ugarirekin batera jo du, hala nola Camerata Eurídice, Camerata Gasteiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Orkestra Sinfonikoa, Italiako Orkestra Filarmonikoa eta abar. Musika garaikidearekiko duen interesak Gasteizko "T.I" ensemblean, Donostiako "Kráter" ensemblean eta 2009tik Gasteizko "Sinkro" ensemblearen biolontzellista da. Gasteizko "Jesús Guridi" kontserbatorioan biolontxelo eta ganbera-musikako irakaslea da.

Patxi Divar, klarinetea. musika ikasketak Gasteizen hasi eta Bilbon, Donostian eta Londreseko  Guildhall School-en Glen Martin eta Joan Enric Lluna irakasleekin jarraitu zituen. Gasteizko Udal Bandan parte hartu du eta Bilboko Udal Bandarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du, baita ganbera-musikako hainbat talderekin ere, horien artean "Pablo Sorozabal" Haize Boskotearekin. Musika garaikidearen hedapenean espezializatutako Sinkro taldeko kide ere izan da. Gaur egun Gasteizko Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea da.

Mentxu Pierrugues, pianoa. Gasteizen jaio zen, eta Jesus Guridi Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Gaur egun, irakaslea da Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan. Jarduera hori ganbera-kontzertuetako interpretearekin batera egiten du, errepertorista gisa hainbat kantarirekin eta Gasteizko Udal Musika Bandarekin kolaboratzaile gisa. Bere jarduera musikalaren ondorioz, ganbera-musikako kontzertuak eta errezitaldi lirikoak eskaini ditu Gasteizen, Madrilen, Logroñon, Bartzelonan... Eivissako Musika Jaialdian, Opera I Dansan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Sevillako Espacio Turinan ere aritu zen.

PROGRAMA

Sarrerak: https://entradium.com/events/xiv-ciclo-de-camara-2025-trio-klavier

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco