Agenda
-
AKARTIA LAB
Akartia Lab ganbera-errepertorioa ikuspegi malgu eta transbertsal batetik jorratzen duen instrumentu-taldea da. 2020 eta 2023 artean Akartia Trioren aktibitatetik sortua, proiektu horren jatorrizko ikuspegia zabaldu du.
Kontzertu-proposamen honetan, taldea ahots, saxofoi eta akordeoia hirukote formatuan aurkezten da, Margarita Rodríguez, Guillermo Presa eta Naiara De La Puenterekin batera. Taldeak errepertorio historiko eta estilistikoetara hurbiltzea planteatzen du, sonoritate berriak aztertuz instrumentazio ez-konbentzional batetik abiatuta. Horrela, gaurko kontzertuan, hirukoteak, besteak beste, musika barrokoaren eta euskal musikaren errepertorioak bisitatuko ditu, talde honentzat propio idatzitako lan originalak ere sartuz.
Tokia: Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK