Idazkaritza birtuala

Kudeaketa akademikoak

Edozein kudeaketa akademiko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidalitako eskabidearen bitartez egin beharko da eta, horretarako, datu pertsonala gehitu beharko dira.

Ziurtagiri eta konpultsak

Idazkaritzan honako dokumentuak lortu daitezke: espediente akademikoak, eskola ordutegiaren ziurtagiria, tasa publikoen ziurtagiria eta matrikula ziurtagiria.

Tituluak izapidetu

Idazkaritzak 1966 Dekretua, LOGSE, LOE eta LOMCE-ri dagozkien tituluak izapidetzen ditu.

Baliozkotzeak

Uztailaren 13ko 194/2010 Dekretuak, Musika Ikasketa Profesionalak eta DBH edo Batxilergoa batera egiten ari diren ikasleen baliozkotzeak eta curriculum moldaketak arautzen ditu.

Baliozkotzeak ikasturtearen hasieran eskatu behar dira, urriaren 15a baino lehen.

Ikasturtearen hirugarren hiruhilabetean baliozkotzeen inguruko hitzaldi bat egiten da; ikasleei eta bere familiei bideratuta. Edozein kontsultarako jarri harremanetan ikasketa buruarekin, aurretiaz hitzordua eskatuta.

Espedienteen lekualdatzea

EAEko hiru kontserbatorioetako edozein ikasle ofizialak beste bi kontserbatorioetan onartua izateko eskubidea izango du, inolako sarrera proba egiteko beharrarik gabe, bere eskabidean agertzen diren ikasketak jarraitzeko.

Eskabidea egiten duenean aukeratutako kontserbatorioan plaza librerik ez badago, itxaron zerrendako lehenengo postura pasatuko litzateke zuzenean. Ikasturte horretan bertan sartzeko aukerarik ez balego, hurrengo ikasturtean kontserbatorioko ikasle ofizialen eta ikasketa profesionaletara sartzen diren ikasle berrien ostean lehentasuna izango luke.

Kontserbatorioak beste zentroetako matrikula lekualdatzeak hartuko ditu EAEko kontserbatorio publikoetako lekualdatzeak egiten dituenean, bai eta itxaron zerrenda propioak ere.

Bekak

Hezkuntza Sailak beken deialdiko araudia eta epeak arautzen ditu. Kudeaketak on-line egin beharko dira, urriaren inguruan bideratzen den link-aren bitartez.

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco