Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
EUSKADIKO ORKESTRA / AITA DONOSTIA
-
GURIDI WEB 1240x1748 A2

AITA DONOSTIA: LA VIE PROFONDE DE SAINT FRANÇOIS D’ASSISE

Azaroa 10 Noviembre
19:30

Aita Donostia: Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d’Assise [66’]

Ernest Martínez Izquierdo, zuzendaria / director
Luken Munguira, tenorra / tenor
Easo Abesbatza
Easo Gazte
 

1926an Parisen estreinatutako obra, euskal musika-ondareari eta Aita Donostiaren jatorrizko ikuspegi eszenikoari balioa emateko berreskuratu duguna.

Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d’Assise da, eskalari eta iraupenari dagokienez, Aita Donostiak inoiz sortu zuen asmo handieneko obra. Henri Gheonen antzezlan baterako musika intzidentala da. Lau ordutik gorako iraupena duen obra hau Parisen estreinatu zen 1926an, San Frantziskoren heriotzaren zazpigarren mendeurrena ospatzeko. Donostiar fraide eta konpositorea santuaren ordenakoa zen. Aita Donostiak ezohiko aberastasuna duen soinu-paleta zabaltzen du, espiritualtasuna eta izaera gogoetatsua, argitasun korala, euskal sustrai herrikoia eta gerra arteko Parisko abangoardien berezko aurkikuntza konpositiboak uztartzen dituen musikaren zerbitzura. Lehen mailako ondare-berreskuratze hau Ernest Martinez Izquierdok gidatuko du, Luken Munguira tenorrarekin eta Easo nahiz Easo Gazte abesbatzekin batera.

ABONO 2
 
Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK
Kontaktua  euskadikoorkestra.eus
FaLang translation system by Faboba