Agenda
ENIGMA
Abendua 7 Diciembre
19:30
J. Guridi: Diez melodías vascas [22’]W. A. Mozart: Pianorako 22. Kontzertua [15’]E. Elgar: Enigma Variations [31’]
Marzena Diakun, zuzendaria / directora
Elisabeth Leonskaja, pianoa / piano
Britainiar errepertorioko funtsezko obra. Bere 14 bariazioek musikalki ekartzen dituzte gogora lagunak eta senideak.
Jesus Guridik 1941ean konposatutako Diez melodías vascas lanak irekiko du lehenengo Euskal Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzen duen programa hau. Lan horretan, Azkuek bildutako herri-doinuak orkestrazio aberats eta koloretsuz jantzi zituen Guridik. Ondoren, Mozarten 22. Pianorako Kontzertua entzungo dugu, Elisabeth Leonskaja pianista mitikoaren eskutik. 1978az geroztik Vienan bizi den artista hau mundu mailan erreferente nagusietako bat da Vienako klasiko handien interpretazioan. Marzena Diakun zuzendari poloniarrak —Pragako Udaberria eta Fitelberg bezalako lehiaketetan saritua— Elgarren Enigma Bariazioak interpretatuko ditu azkenik. Izaera malenkoniatsuko gai bat abiapuntu hartuta, konpositoreak hamalau lagunen —eta bulldog baten— erretratu musikalak sortu zituen, umorea, noblezia eta misterioa uztartuz inoiz erabat argitu ez den «enigma» baten inguruan. Horrek guztiak obra hau britainiar musikaren ikur nagusietako bat bihurtu du.
ABONO 4