Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
EUSKADIKO ORKESTRA RACHMANINOFF / BARTOK
-

Abono08 web 

ABONO 8

RACHMANINOFF / BARTOK

Apirila 13 Abril
19:30

 

A. Liadov: El lago encantado
S. Rachmaninoff: Pianorako 3. Kontzertua
B.
Bartok: Orkestrarako Kontzertua

 

Juraj Valcuha, zuzendaria / director
Nikolai Lugansky, pianoa / piano

 

Nikolai Lugansky eta Serge Rakhmaninov nazioartean txalotutako binomioa da. Pianista errusiarrak bere herrikidearen obra bat interpretatzen duen bakoitzean gertakari bat izaten da, eta oraingoan bere partiturarik zailena izango du aurrez aurre, Rakhmaninovek berak, historiako pianistarik onenetako batek, 1909an interprete gisa zuen birtuosismoa erakusteko asmoz idatzi zuen Pianorako 3. Kontzertua. Pianismoaren mugarri honen aurretik, Rakhmaninoven aurreko belaunaldiko maisu Anatoli Liadoven Laku sorgindua poema sinfonikoaren inpresionismo liluragarria izango dugu. Bigarren zatian, Juraj Valcuha Houstongo Sinfonikoaren zuzendari titularrak beste kontzertu-lan bat aurkeztuko du, oraingoan bakarlariak anitzak izango diren arren. Europako gerratik ihesi Estatu Batuetara emigratu eta gutxira konposatutako Orkestrarako kontzertuan, Bartok XX. mendeko gailurretako batera iritsi zen orkestra baten soinu-aukeren esplorazioan.

 
Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CPM Jesús Guridi MKP
Kontaktua  euskadikoorkestra.eus
FaLang translation system by Faboba