Ekintzak

Bernaola Zikloa

BERNAOLA2024 cartel ok v3 1 
Bernaola Zikloak asmo handiko programazioa aurkezten du, nazioarteko lehen mailako artista handiekin. Italiatik datoz musikari gazteek osatutako Ensemble Icarus taldea eta Quartetto Maurice ospetsua. Erresuma Batutik eta Alemaniatik, berriz, John Butcher eta Thomas Lehn datoz, inprobisazio libreko izarrak. Ryoko Aoki japoniarrak Noh kantu tradizionala musika garaikidearekin batzen du.
Azkenik, musika thailandiarra helduko da Bun Leng Project-en eskutik.
Euskal artisten artean, aipatzekoak dira Ensemble Kuraia beteranoa, Jabi Alonso perkusionista (hainbat estreinaldi eskainiko dizkigu) eta Dzas Ahotsak abesbatza, beti bezala arrakasta ziurtatua izango duena. DantzArabarekin izandako lankidetzari esker, dantzak leku nabarmena izango du Guillermo Weickert-en eta Zuriñe Benaventeren eskutik. Sorkuntza berriko musika garaikideari eskainitako 13 kontzertu izango dira guztira, dantzarekin eta teknologia berriekin elkarrekintzan, eta horietatik 11 Gasteizko erreferentziazko kultur espazioetan emango dira, esaterako ARTIUMen eta “Jesús Guridi” Musika Kontserbatorioan. Araian eta Bilbon izango dira beste bi kontzertuak.
 

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco