Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Bilbao Sinfonietta" (Bernaola Zikloa 22-23)
-

FOTO Bilbao Sinfonietta 00VArrosa Xuriaren Artean Francisco Domínguezek (Alcolea de Calatrava, 1993) idatzitako poltsikoko opera bat da eta egitura ez-lineala du, zeinetan elkar lotzen diren Jabier Kalzakortak bere Euskal Baladak izeneko antologian bildutako Euskal Herriko istorio tradizionalak. Istorio horiek emakumezko figura dute argumentuaren lokarri, eta Erdi Aroan emakumearen eginkizunari buruz ziren bi ikuspegi zeharo ezberdin jartzen dituzte aurrez aurre. Horietako batean, emakumeak mendekoak dira, beste gizonezko batzuen aginpidean daude eta, sarritan, amaiera tragiko bat dute zain. Besteak, berriz, emakumeek ugalketarako eta gizatasunerako dituzten tasunak goraipatzen ditu, eta jainkozko mailan jartzen ditu. Bi ikuspegien arteko anakronikotasuna ez da oztopo jatorrizko testuen balio literario eta historiko handia aintzatesteko, eta literatur testigantza oso gutxi gorde izan den euskal literaturako adierazle apur nola nabarmenak dira. Protagonistaren barnebakarrizketak,
estereotipo horien berri emateaz gain, emakumezko konstelazio oso bat ikusarazteko aukera emango digu obran zehar. Lan hori Bilbao Sinfoniettak Sinkro Recordsen grabatu izan duen euskarazko ganberako opera-zikloen parte da Asier López Iraola konpositoreak Simone de Beauvoir-en testuekin osatutako Bigarren Sexua obrarekin batera. Melómano de Oro sarien aipamena jaso izan dute duela gutxi ISB zigiluarentzat egindako bere lehen lan diskografikoagatik: Falla 1915.
15 obra baino gehiago estreinatu izan dituzte 6 urteko bere ibilbidean, Calixto
Bieito, Pablo Ramos, Mikel Gomez de Segura edo Barbora Horakovaren gisako agertokiko zuzendariekin batera eszenatokian emandako titulu kopuru oparo batez gain, besteak beste, Fallaren El amor Brujo, Kurt Weill-en Los siete pecados capitales, Verdiren Alzira, Stravinskyren La historia de un soldado edo Schönberg-en
Pierrot Lunaire.

EGITARAUA

Kontzertu guztiak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco