Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"CMC Garaikideak" (Bernaola Zikloa 22-23)
-
FOTO CMC Garaikideak 03 Uracqua 17 Garaikideak Musika Garaikideko Zentroa Nafarroan bizi diren konpositore eta interprete batzuk sustatutako proiektu kultural bat da, eta sorkuntza berriko musika garaikidea sortu eta zabaltzea du helburu. Horrez gain, dantza eta musika ikuskizunak ekoizten ditu, tailer pedagogikoak antolatzen ditu eta konpositoreei obrak enkargatu eta horien partiturak editatzen ditu. NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia antolatzen du 2015. urtetik irail guztietan Iruñean.
Bere ikerketa eta sorkuntzako azken proiektua diziplina anitzeko proposamen berritzaile bat da, abangoardiako musika, teknologia berriak eta pertzepzio sinestesikoa fusionatzen dituena. Sinestesia da sentsazioak uztartzen dituen fenomeno bat, eta pertsona batzuk zentzumenen nahasketa gisara bizi ohi dute; esaterako,
koloreak ikustean dituzte abesti bat entzuten duten bitartean, edo zaporeak usaintzen dituzte norbait hizketan ari zaienean.
Miren Karmele Gómez-ek irudiak sortzen ditu entzuten duen musikatik abiatuta Fusión obran, sinestesiarako duen gaitasunaz baliatuta. Errealitate birtualeko software batean proiektatzen ditu, 3Dko betaurreko batzuen laguntzaz. Tresna horren bidez, ikus-entzuleek Miren Karmeleren ikusizko unibertso zoragarrian murgiltzeko aukera izango dute.
Garaikideak MGZko egileek konposatutako lau obrek fusioa dute
abiapuntu, hitzaren zentzurik behinenean: bi gauza ezberdinen edo gehiagoren arteko bat egitea, bakar bat eratzeko. Programaren obrak hainbat fusio motez osatuta daude: estiloen fusioa, naturan ematen den gisako fusio fisikoa, eta izarretan ematen diren fusio nuklearreko prozesuak. Orain dela oso gutxi sortutako lau obra kontzertu berritzaile baterako, diziplina anitzen
adierazpide izango den espazio akustiko eta eszeniko bat sortzeko.

EGITARAUA

Kontzertu guztiak doakoak dira lekua bete arte.
Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco