Agenda
-

Kontserbatorioko areto nagusian, Bernaola Zikloko kontzertu ugari eman izan dira, eta jaialdiaren programazioko bereizgarrietako bat da, hain zuzen, gazte konpositore eta interpretatzaileak izatea. Filosofia jakin baten emaitza da hori: ikasleari eskaini nahi zaio prestakuntza irmo bat, musika jarduera profesionaltzat daukana. Hala, egindako lanaren emaitza, azken urteotako bultzadarekin, ezagutza jasotzen ari da, gure herrialdearen bizitza artistikoarekin lotutako musikarien etengabeko parte hartzearen bidez.
Bernaola Zikloak, edizioak joan edizioak etorri, xede bat izan du: hiriko kultur bizitza eragingo duten jarduerak programatzea, eta inguruari aukera ematea egungo musika sakonki ezagutzeko, kalitatezko interpretazioen bidez. Kontzertu honen asmoa da topagune bat izatea, sorkuntzaren eta interpretazioaren eremuetan gauzatutako lana erakusteko. Beraz, aukera bikaina da musika garaikideak duen bultzadan.
Kontzertu guztiak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.
Tokia: Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK