Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Icarus Ensemble" (Bernaola Zikloa 24-25)
-
FOTO Jabi 00 Icarus Ensemble Reggio Emilian (Italia) sortu zen 1994. urtean. Harrezkero erreferentziazko talde bat bihurtu da eta munduko jaialdi garrantzitsuetan hartu izan du parte: Cervantin Jaialdia (Guanajuato, Mexiko), Teatro Colon (Buenos Aires, Argentina), Art Festival of the New Generation (Tokyo, Japonia), Spring Festival (San Frantzisko, AEB), UK for NY (New York, AEB), Cairo Opera House (Egipto), SonorFestival (Baku, Azerbaijan), Gaida Festival (Vilna, Lituania), Huddersfield Contemporary Music Festival (Erresuma Batua), Swansea Festival (Gales), Tag fur der Neue Musik (Zurich, Suitza), Zagrebeko Biennalea (Kroazia), Degauamus Week (Herbehereak), Ars Musica (Brusela, Belgika), Schoenberg Center (Viena, Austria), Manca Jaialdia (Niza, Frantzia), Theaterhaus Pragsattel (Stuttgart, Alemania).
kairos, Ricordi, Stradivarius, Bottega Discantica, Sincronie, Ariston eta Spaziomusicarentzat grabatu du. 2020an Kanpo Arazoetako Ministerioaren “Vivir a la italiana en la música” deialdiaren irabazlea izan zen. 2018az geroztik, Amici di Musica/ Realtà elkarteak Milango Brerako Arte Ederren Akademiaren barruan sustatutako Suono e Arte jaialdiko ensemble egoiliarra da. Ohiko gonbidatua da RAIko irratsaioetan, eta haren kontzertuak Japoniako, Mexikoko, Argentinako, Herbehereetako, Frantziako, Suitzako, Errumaniako eta Azerbaijango kateek eman dituzte. Italian erakunde eta jaialdi nagusi guztietan aritu da, Biennale di Venezian izandako hiru parte hartze barne. Bere azken proiektuen artean, aipatzekoa da “Paesaggi con macerie” (Paisaiak hondakinekin), Salvatore Sciarrinori enkargatutako lana Vilnako (Lituania) Gaida Jaialdian jaialdian estreinatzeko, Siemens Fundazioaren laguntzarekin. Bere ekoizpen multimedien artean, berriz, honako hauek ageri dira: musikaren eta arkitekturaren arteko harremanari eskainitako “Rigenera” bideoa, azken belaunaldiko elektronika eta multimediarekin egindako “Electromuzak”, MAECI lehiaketa irabazi zuen “Codice incanto”, eta antzinako gauzen presentziari eskainitako hiru CD, hirurak Da Vincik argitaratuak.

PROGRAMA-PROGRAMAZIOA 

Kontzertu guztiak doakoak dira lekua bete arte.

 

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco