Hasiera
ABONO 7
SCHUMANN / RESPIGHI
Martxoa 17 Marzo
19:30
R. Schumann: Biolontxelorako Kontzertua
O. Respighi: Fontane di Roma / Pini di Roma
Riccardo Frizza, zuzendaria / director
Johannes Moser, biolontxeloa / violonchelo
Lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, Abestu Euskadiko Orkestrarekin bueltan izango da eta orkestrarekin batera abesteko prest dauden zaletuen ehun ahots gogotsu baino gehiago bilduko ditu beste behin. Sarrera herrikoi honen ondoren, Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako baten txanda iritsiko da, Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia, azken urteetako emanaldi txalotuen ondoren berriro ere bueltan izango baita gure Denboraldian. Bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz. Riccardo Frizzak, konpositorearen herrikide eta Euskadiko Orkestraren aspaldiko lagunak, zuzenduko ditu idazkera sinfoniko trebearen orrialde iradokitzaile hauek.