Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Alfonso Gómez" (Bernaola Jaialdia 2019)

Concierto 14 noviembreAlfonso Gómez nazioartean proiekziorik  handiena daukan Gasteizko piano jotzailea  da. Oraingoan, XX. mendeko lan gako bat  eskainiko digu: Olivier Messiaen-en Hogei  begirada Jesus Haurrarengan. Ziklotzar  horrek 2 ordu baino zertxobait gehiago  irauten du, eta piano errepertorio guztiaren  lanik sakon eta konplexuenetakoa da.  1944an konposatu zen, Bigarren Mundu  Gerra betean (Messiaen-ek Paris liberatu  eta egun gutxira bukatu zuen lana), eta  hala ere, uste sendoa, fedea, maitasuna eta  itxaropena dario, eta horrek, beharbada,  bikainagoa egiten du ikuspuntu estetikotik  eta giza ikuspuntutik.  Messiaen uste sendo katoliko sakonekoa  zen, lan hau literatura teorikoari jarraituz  idatzi zuen, eta nola kantu gregorianoaren  hala Barrokoko motete eta oratorioen  Eguberrietako musika tradizioari jarraituz.  “Begirada” hitzak hemen (“regard” frantses  jatorrizkoan) kontenplaziozko zentzua  dauka. Kontzeptua oinarritua dago Dom  Columba Marmion (1858-1923) Irlandako  monje eta abadearen izkribuetan, zeinak  haietan azaltzen baitu zenbat begirada  dauden Jesus Haurraren sehaskaren  inguruan: Aitaren begirada, Izpiritu  Santuarena, Ama Birjinarena, aingeruena,  artzainena eta errege magoena.  Messiaenek egiten duena da ideia zabaldu,  eta beste begirada sinboliko batzuk erantsi,  hala nola izarrarena, gurutzearena eta  denborarena, eta haietako bakoitzean  Messiaenek bere ezagutza teologiko eta  filosofiko sakonak erakusten ditu.  Jesus Haurrarengan dauden hogei  begiradak funtsean dira hogei soinu  hausnarketa Jainkoaren haragiztatzearen  misterioari buruz, eta haietako bakoitza  ikuspuntu sinboliko desberdinetan  oinarritzen da, zeinak hizkuntza musikal  arras aberats eta konplexu baten bidez  adierazten baitira, eta hizkuntza horri esker  Messiaen XX. mendeko gailur artistiko  gorenetako batera iritsi da”.

Tokia:  Areto Nagusia - Jesus Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco