Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Proxima Centauri" (Bernaola Jaialdia 2019)

Concierto 16 noviembreGau bikaina Proxima Centauri eta Sinkro ensamble-ekin. Bi lan berri hauek aurkeztuko dizkigute: Demian Rudel Rey-ren Cuélebre (Argentina), mitologia hispanikoaren dragoi/sugeak inspiratua, eta Juan Arroyo-ren Sabia (Peru), zeina baita natura ospatzen duten erritual latinoamerikarren berrinterpretazio bat. Lan berri hauen oihartzun baten gisa, bi ensamble-en errepertorioaren lanak Hegoaldeko Amerikako sorkuntza musikalaren dinamismoaren erakusgarri izango dira. Agertokia partekatzeaz gain, Proxima Centauri eta Sinkro taldeek José Luis Campana-ren Chemins inouïs… interpretatuko dute batera. Proxima Centauri musika ensamble bat da, ganbera musikaren kodeak eraldatzen dituena batez ere elektroakustika erabateko eskubidezko kide gisa sartzeko taldean. Badira hogei urte baino gehiago Próxima Centauri lanean ari dela artista askorekin, beste musikari batzuekin, interpreteekin zein inprobisatzaileekin, baina baita dantzari edo artista plastikoekin ere. Horregatik dauka ensambleak diziplina bat baino gehiago ukitzen dituen ikuspuntu artistikoa, eta musika sorkuntza eta arte bisualak konbinatzen ditu.

Tokia:  Areto Nagusia - Jesus Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco