Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"The Forgetting Machine" (Bernaola Jaialdia 2019)
-

Concierto 24 noviembreThe Forgetting Machine duoa Jeff Kaiser tronpeta jotzaileak eta Luis Tabuenca perkusio jotzaileak osatzen dute, eta Sinkro Records-ek argitaratutako Systematic and Quantitative haien azken CDaren zuzeneko merkaturatzea aurkeztuko dute. Tronpeta jotzailea, konpositorea, orkestra zuzendaria, teknologia berrien garatzailea eta etnomusikologoa da Jeff Kaiser. Bere musika tresna tradizionala teknologia sortu berriekin integratzeko ikuspuntua du oinarri; hau da, software/hardware interfaze pertsonalizatuak eta interaktiboak erabiltzen ditu. Haren lanen inspirazio iturri hauexek dira: konposizio esperimentalaren eta inprobisazioaren elkargunea eta musika tresna tradizionalak eta teknologia berriak konbinatzeak emaniko aukera tinbrikoak eta formalak. Haren musikaren erroak sendo sustraituta daude jazzaren, inprobisazioaren eta mendebaldeko artearen barruko musika jardunbidearen tradizio esperimentaletan. Musika teknologiaren eta konposizioaren irakasle laguntzailea da Kaiser Central Missouri Unibertsitatean (UCM), eta askotariko eskolak eman ditu, hala nola etnomusikologia, arte interaktiboen teknologia eta audio digitaleko konposizioa, besteak beste unibertsitate hauetan: UCM, University of San Diego, Kaliforniako San Diego Unibertsitatea, California Irvine Unibertsitatea eta Mira Costa College. Luis Tabuenca, berriz, perkusio jotzailea, konpositorea eta inprobisatzailea da, eta haren lana musika garaikidea eta esperimentala sortu eta interpretatzean oinarritzen da, beste diziplina batzuetako elementuak sartzen dituelarik, hala nola, antzezlana, dantza, eta performancea beste lan batzuekin; hain zuzen ere, ganbara musika, opera, bakarkako lan eta instalazioekin eginiko lanekin. Zigilu hauentzat grabatu du: Aural Terrains, Sinkro Records, Migro Records, Acheulian Handaxe, Naucleshg eta Verso. Sariak eman dizkiote musika lehiaketetan eta soinuen arteetakoetan, eta Espainiako Kultura Ministerioaren eta Fulbright Batzordearen bekak jaso ditu. Luis Tabuenca Burgosko FAT Musika Esperimentalaren Nazioarteko Jaialdiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa da; baita musikaren eta beste diziplina batzuen arteko interakzioa aztertzen duen Sistema Natural Ensemble taldearena ere.

Tokia:  Goiko Ekialde Gela Artium (Vitoria-Gasteiz)

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco