, RR.SS., o AECC", "address" : "Areto Nagusia / CM Jesús Guridi MK" } }

Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Musika klasikoko Gabonetako Kontzertu Benefikoa - Delibes Bikotea (pianoa eta biolina)
-

Abenduaren 29an, igandean, eguerdiko 12:00etan, Gabonetako kontzertu benefiko bat egingo da, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan (Konstituzio plaza 9), minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzeko. Bildutako diruaren %100 gibeleko minbiziari buruzko ikerketa batera bideratuko da: ikerketa Maria Arechederra eta Carmen Berasain Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Ikerketa Aplikatuko Zentroko ikertzaileak egiten ari dira (CIMA).

Kontzertua "Dúo Delibes" taldeak emango du, Esther eta Sara Gutiérrez ahizpek osatua. Biolin eta pianorako dagoen errepertorio zabal eta aberatsa ezagutzera ematea da helburua, ganbera-musikako lan sendo batetik abiatuta.

Esther eta Sara Valladoliden jaio ziren eta han hasi zituzten musika ikasketak. Elkarrekin jotzen dute txiki-txikitatik eta 2010ean euren ibilbide profesionaleko lehen kontzertua eman zuten Valladolideko Miguel Delibes Auditorioan. Ordutik, Espainiako areto garrantzitsuetan aritu dira, hala nola Calderon Antzokiko Miguel Delibes Aretoan, Valladolideko Miguel Delibes Kultur Etxeko Ganbara Aretoan, Avilako Lienzo Norte Auditorioko Ganbera Aretoan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Leongo Eutherpe Aretoan eta Madrilgo Granadako Etxeko Angel Ganivet Aretoan. Beste herrialdeetan ere aritu dira: Frantzian (Le Mesnil des Arts kaperan, Montaut de Villreal-en), Holandan (Wassenaar-eko De Paauw, Leiden-eko De Kapelzaal eta Rotterdam zein Tilburg hirietako beste zenbait aretotan), eta Austrian (Bösendorfersaal, eta Kleines Studio, Salzburgoko Mozarteum-ean). Bi ziklo ezagunetan ere parte hartu dute: Madrilgo "Las noches del Olivar" eta Gasteizko "Astearte Musikalak" izeneko zikloan (XXVII. edizioan).

Piano eta biolin kontzertuaren egitaraua honako hau izango da:

- F. Schubert: biolin eta pianorako 1. sonatina Re maiorrean, op.137

- A. Mozart: biolin eta pianorako sonata Si bemol maiorrean, KV 454

- Grieg: biolin eta pianorako sonata. 3. zk. Do minorrean, op.45

Sarrerak 12 eurotan (BEZ-rik gabe) egongo dira salgai, azaroaren 27tik abenduaren 27ra, honako saltoki hauetan:

• EL POTEO DE SANCHO (Antso Jakituna 14)
• LA UNIÓN (Plaza Berria 4)
• VITAL FUNDAZIOA (Sokaren Etxea – Aiztogile kalea 24)
• AECC ARABA (Plaza Arkupeduna 1)
• ONLINE erosi nahi izanez gero, abenduaren 28ra arte egongo dira salgai. https://www.eventbrite.es/e/entradas-duo-delibes-concierto-benefico-de-navidad-de-piano-y-violin-78938028769?aff=ebdssbdestsearch

Sarrerak soberan izanez gero, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan bertan erosi ahal izango dira, kontzertuaren egunean bertan, 11: 00etatik aurrera.
Tokia:  Areto Nagusia / CM Jesús Guridi MK
Kontaktua  Tfno.: 945263297, Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., RR.SS., o AECC

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco