Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Brahms Hirukoteak / IX Ganbera-musika zikloa
-
05 14 BrahmsAdrián García Carballo, tronpa
A Coruña, 1990. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko 3/1 trompa da 2018/2019 denboraldiaz geroztik. Coruñako Goi-Mailako Kontserbatorioan ikasi zuen, Benajamín Iglesias irakaslearekin, Ohorezko Matrikula eskuratuz. 2013-2015 bitartean “Escuela Superior de Música Reina Sofia” eskolan ikasi zuen, Radovan Vlatkovic eta Rodolfo Epelde maisuekin. Orkestra ezberdinen parte izan da, “Joven Orquesta Sinfónica de Galicia”, European Union Youth Wind Orchestra”, eta “Gustav Mahler Jugend Orchester”, adibidez. Beste hainbat orkestrekin kolaboratu du: “Real Filharmonia de Galicia, “Orquesta Sinfónica de Bilbao”, “Orquesta de la Comunidad de Madrid”, “Orquesta de la Comunidad Valenciana”, “Orquesta de Castilla y León”, “BBC Philarmonic Orchestra”, eta “Swedish Radio Symphony Orchestra”, kasu. 2016/2017 eta2017/2018 denboraldietan Galiziako Orkestra Sinfonikoaren trompa nagusi gisa jardun du. Lan egin duen zuzendarien artean Lorin Maazel, Gustavo Dudamel, Daniel Harding, Dima Slobedeniouk, Robert Treviño, David Afkham, Rumon Gamba dira aipatzekoak.
Mikel Ibáñez, Biolina
EO-ren Euskadiko Orkestra) kidea den Mikel Ibáñez, 1989an Gasteizen jaio zen. 7 urteren adinarekin biolin ikasketak hasi zituen eta bere lehengo hamar urteak Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioan eman zituen Agustí Coma Alabert irakaslearekin. Hamar urte horietan zehar beste hainbat irakaslen bitartez bere ikasketak osatu zituen, esate baterako, Victor Parra, Joaquín Palomares, Cristian Ifrim eta Keiko Wataya-rekin besteak beste. Behin profesional maila amaitutakoan, MUSIKENE-n (Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioa) jarraitu zuen bere ikasketak Keiko Wataya. Hagako Koninkijk Conservatorium-ean (Herbeherak) onartu zuten Peter Brunt irakaslearekin biolin interpretazioan Masterra lortuz. Herbeheretan eman zituen bi urtetan zehar Mikelek Master Orkestrala atera zuen Hagako Residentie Orkestrarekin. Peter Brunt ez ezik, Vera Beths, Janet Kraus, Phillipe Grffin, Anner Bijlsma eta Joe Puglia izan zituen irakasle bezala besteak beste. JONDE-ko (Espainiako Gazte Orkestra) kidea izan zen eta 2016ko azaroan Euskadiko Orkestrako kidea izatera pasa zen, lehenago Residentie Orkest eta BOS (Bilboko Orkestra Sinfonikoa) orkestrekin kolaboratu izanaz.
Jon Larraz, biolontxeloa
Donostiarra jaiotzez, biolontxelo ikasketak bere jaioterriko goi-mailako kontserbatorioan egin zituen. Musika trebakuntza Alemanian osatu zuen, Duisburg-Essen (A. Hülshoff irakaslea), Frankfurt (M. Sanderling irakaslea) eta Munich-eko (R. Ginzel irakaslea)  kontserbatorioetan, bakarlari diploma eskuratuz. Aldi berean, besteak beste, Wolfgang Boettcher, Asier Polo, Lluis Claret, Ivan Monighetti, Steven Isserlis, Martin Ostertag, Wen- Sinn Yang eta Arto Noras musikagileen ikasgai magistralak jaso zituen. Ganbera-musikaren eskutik, bi alditan Japoniara joan zen eta Duisburg-eko operan Steven Isserlis biolontxelo-jolearekin kontzertu bat eman zuen. 2003an, lehen aldiz bakarlari gisa aritu zen Donostiako Musika Hamabostaldian. Munich-eko Sinfonikarekin parte hartu du eta Münchner Rundfunkorchester en praktika kide izan da ere. 2006az geroztik Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide da, eta 2008/09 denboraldiko abono kontzertuetan J. Haydn-en txelo kontzertua jo zuen bakarlari gisa.
Joana Otxoa de Alaiza, pianoa
Piano ikasketak Ricardo Requejorekin eta ahots akonpainamenduan Enrique Riccirekin espezializatu da Musikenen. Hobekuntza ikasketak jorratu ditu Valentziako Musikeon zentroan Luca Chiantorerekin, eta Berlingo Arteen Unibertsitatean Ganbera Musika Masterra egin du François Bendarekin eta, aldi berean, piano ikasketak Frank-Immo Zichner-ekin eta ahots akonpainamendu ikasketak Erich Schneider eta Liana Vlad pianojoleekin. Ganbara Musika Pianistentzako perfekzionamendu ikastaroa egin du Benedicte Palko irakaslearekin, eta Ahots Akonpainamenduan perfekzionamendu ikastaroa Maciej Pikulskirekin. 2011 urtetik Gasteizko Musika Kontserbatorioan Irakaslea da. 
Pianista laguntzaile gisa eta ganbara-musikako pianista gisa hainbat proiektuetan parte hartu du (“Bernaola Festival”, Valentziako “La Beneficenia” auditorioan, León-go Auditorioan, Humboldt Universität-en (Berlin), Donostia Kulturako zikloan, Gasteizko Ganbera Musika Zikloan, kasu), eta hainbat Masterclass jaso ditu (R. Descalzo, M. Eggert, Alfonso Gómez, Klaus Hellwig eta Eldar Nebolsinen eskutik, besteak beste).
Johaness Brahms (1833-1897)
  •  “Trio op. 101” Do menorrean (biolin, biolontxelo, piano)
  •  “Trio op.40” Mib Maiorrean  (biolin, tronpa, piano)

2020 Ganbera Musika Zikloa programa

Abonu-txartelen salmenta: Otsailaren 10etik, Kontserbatorioko idazkaritzan.

Prezioak: 30€

Sarreren salmenta 6€: Eventbrite.com-en https://www.eventbrite.es/e/112230927726

30 urtetik beherako ikasleak eta langabezidunak, dohain

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco