Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Oreka Quartet / IX Ganbera-musika zikloa
-

09 17 Oreka Quatet “Oreka Quartet” soka laukotea Euskal Herriko instrumentista profresionalek osatzen dute. Madrid, Bilbo, Oviedo, Donostia, Bruselas, Birmingham, Rotterdam edo Berlineko kontserbatorioetan ikasitakoak. Kideak:

Iñaki Lagos, Enrique Campos (biolinak), Marina Barredo (biola), Ivan Casado (biolontxeloa)

Hainbat orkestra gazte eta profesionalekin aritu dira orain arte eta beste hainbeste kamara formazioetan parte hartu dute estatuan eta atzerrian kontzertuak emanez. Disko grabaketak ere egin dituzte instrumentu moderno zein barrokoekin. Aipagarria da laukotearen partaideen lan pedagogikoa, guztiak irakasten baitute Kontzerbatorio edo Musika Eskoletan. Hiru urte dira Oreka Quartet laukoteak kontzertu emanaldiak eskaintzen dituela. Esate baterako Bakio, Mondragon, Iurreta edo Gorlizeko musika jaialdietan izan da, baita Arte Ederretako “Larunbat Musikaletan” baita Vitoria-Gasteizeko “Astearte musikaletan” ere. Laukoteak formakuntza honetarako errepertoria guztia hartzen du bere gain Euskal Herrian konposatutako soka laukoterako musikaren hedapenari garrantzi handia emanez.

  • Cuarteto op 18 nº 5 en La M-L. V. Beethoven (1770, 250 aniversario - 1827)
  • Cuarteto nº 2 en La m-Jesús Guridi (1886- 1961)

2020 Ganbera Musika Zikloa programa

Abonu-txartelen salmenta: Otsailaren 10etik, Kontserbatorioko idazkaritzan.

Prezioak: 30€

Sarreren salmenta 6€: Eventbrite.com-en https://www.eventbrite.es/e/92984293525

30 urtetik beherako ikasleak eta langabezidunak, dohain

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco