Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
SAGUTXU TUNTUNA / IX Ganbera-musika zikloa
-

51SAGUTXO TUNTUNAdavidherranz Nagusi batek lagundutako 2-6 urte arteko haurrei zuzendua. Sagu txiki eta ergel baten istorioa haurrentzako operan oinarritutako pieza, Dmitri Shostakovich-ek 1940ean konposatu zuena izenburu bereko animazio film-labur batentzako (Mikhail Tzekhanovsky-k zuzendua eta Samuel Marshak-en ipuinean oinarritua). SAGUTXO TUNTUNA ©-n obraren moldaketa ganbera musika talde batentzako, dantzari batentzako, txotxongilo batentzako eta narratzaile batentzako egin da.

Sinopsia

Istorioa Errusiako etxalde baten gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten. Txakur eme zaindariak sagutxoa zaindu eta entretenitzen duen bitartean, sagu andereak Izeba Ahate-ri, Txerri andereari eta Behor andereari laguntza eskatzen die, baina azkenik, hauek helburua lortzen ez dutela ikusita, etxaldetik kanpora bizi den Katu andereñoarengana jo behar du, izan ere ematen du bere kantua sagutxoa lokarrarazteko tresna egokia dela nahiz eta pertsonaia sofistikatua den eta erdipurdiko ospea duen. Katemeak, pentsatzekoa zen bezala, animaliatxoa bereganatzeko gogoa du hau kozinatu eta jateko, baina ez du bere helburua lortzen azken unean etxaldeko txakur emeak sagutxoa salbatu egiten duelako. Guztiak pozik bueltatzen dira etxera eta azkenik Sagu andereak bere txikitxoa, gertakariek akituta dagoena, lokarraraztea lortzen du. 

  • Zuzendaritza artistikoa: Maider López
  • Zuzendaritza eszenikoa: Elena Bezanilla
  • Txotxongiloa eta aholku artistikoa: Anita Maravillas Taller
  • Koreografia eta dantza (txakur eme zaindaria): Inalvis Pando
  • Gidoia: Juan Kruz Igerabide
Antzezleen zerrenda
  • Sagu anderea (zeharkako txirula): Carmen Martínez Guerra
  • Txerri anderea (fagota): Izadi Velez de Mendizabal
  • Izeba Ahatea ( klarinetea): Elena Arbonies
  • Behorra (biola): Maider López
  • Katu andereñoa (ahotsa): Maider López
  • Aktorea: Ainhoa Pineda

2020 Ganbera Musika Zikloa programa 

ABONUZ KANPOKO KONTZERTUA

Sarrerak: 3€ (150 eserleku bete arte)

https://www.eventbrite.es/e/93074068043

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco