Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Miquel Bernat" (Bernaola Zikloa 20-21)
-

miquelbernatPerkusioa ez da tresna bakarra, ekintza bati (kolpatzea) lotutako “familia instrumental amaigabea” baizik. Zer gertatuko litzateke ekintza hori jardueraren erdigune eta helburu bihurtuko balitz? Hori da Miquel Bernatek Estudios Coreográficos proiektuan aztertu nahi duena. Konpositoreek pieza originalen multzo bat sortu dute berariaz proiektu honetarako. Pieza horiek ikuspegi koreografiko eta bisualetik pentsatu eta irudikatu dituzte, kontuan hartuta instrumentuekin lotutako mugimenduaren adierazpena, soinua eta erritmoa, eta ukitzeko eta mugitzeko moduak. Horrela, soinu dimentsioak hari lotutako keinuak, mugimendu adierazpenak eta ikusizko komunikazioak besteko garrantzia du. Argiak dituzten baketak, bai eta eskuak eta besoak ere, elementu dantzari bihurtzen dira. Jantziak, makillajea, argien diseinua eta koreografiak ezinbesteko ekarpenak dira ikuskizuna osatzeko eta, horrela, mugimenduen adierazkortasunari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Miquel Bernat nazioarteko eszenaren dinamizatzaile nagusietako bat da. Perkusioa baliabide artistiko gisa zabaltzen eta sendotzen laguntzen du. Zuzendaria, irakaslea, konpositorea eta interpretea. Musika mota ugari jorratzen ditu: bertokoa, eruditua, esperimentala, elektronikoa eta herrikoia, eta hainbat arte arlotan parte hartzen du.

PROGRAMA-PROGRAMAZIOA

Kontzertu guztiak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.

Gehienezko edukiera: 150 pertsona.

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Logotipo Gobierno Vasco