Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
Ciclo de Cámara 2025 (LEIOA KANTIKA KORALA)
-
Kantika02

LEIOA KANTIKA KORALA

Basilio Astulez, zuzendaria.

Basilio Astulezek zuzendutako Leioa Kantika Korala nazioarteko ospe handiko haur abesbatzen artean dago. Europan, Amerikan eta Asian zehar utzi du bere arrasto artistikoa, hainbat eta hainbat kontzertu, jaialdi, bira, nazioarteko sari eta disko-, irrati- eta telebista-grabazioren bidez. Bere maila artistiko bikainagatik, bere sonoritate eta musikaltasun harrigarriagatik, bere programazio berritzaileagatik eta bere kolore eta dinamika koreografikoengatik hunkitzen du.

2000. urtean sortu zen Leioako Musika Kontserbatorioan, eta hainbat espezialitate eta adinetako 50 ikasle gaztek osatzen dute. 15 herrialde baino gehiago bisitatu ditu eta 20 sari baino gehiago jaso ditu estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.

Entradas: https://entradium.com/events/xiv-ciclo-de-camara-2025-leioa-kantika-korala

Tokia:  Areto Nagusia - Aula Magna / CM Jesús Guridi MK
FaLang translation system by Faboba