Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Jack Quartet" (Bernaola Jaiadia 2019)

Concierto 31 octubreThe New York Times-ek “Ameriketako Estatu Batuetako laukoterik garrantzitsuena” dela esan du, eta JACK laukotea gaur eguneko talderik aintzatetsi eta errespetatuenetako bat da. JACK taldeak ezin hautsizko konpromisoa du lan berriak interpretatu eta eskatzeko, hain entzunak ez diren konpositoreei ahotsa emateko eta musika klasiko garaikideranzko irekitasun gero eta handiagoa lantzeko daukan xedean. Joan den denboraldian, America 2018ko “urteko musika talde” gisa aukeratu dute, WQXR-en “19 for 19Artists to Watch”erako izendatu dute eta Avery Fisher Career Grant bekaz saritu dute. Gaur eguneko ahotsik sortzaileenekin harreman estua izanda, JACK taldea hurbiletik ari da lanean interpretatzen duten konpositoreekin, eta horrek dakarrena da taldearen alderdi tekniko, musikal eta emozionalak hertsiki uztartzea. Philip Glass, Steve Reich, Julia Wolfe, George Lewis, Chaya Czernowin eta Simon Steen-Andersen artistekin lan egin du laukoteak, berriki estreinatu diren eta laster estreinatuko diren egile hauen lanekin: Tyshawn Sorey, Georg Friedrich Haas, Clara Iannotta, John Luther Adams, Catherine Lamb eta John Zorn. JACKek, gainera, bere Fulcrum proiektu berria iragarri du berriki. Ekimen horrek askotariko diziplinei ematen die sarbidea, eta sei artista komisionatzen ditu urtero, zeinek dirua, lantegietarako denbora, tutoretzak eta laukoteak egin eta grabatuko dituen lan berriak garatzeko baliabideak jasoko baitituzte.

Tokia:  Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa-Areto nagusia

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco