Ekintzak

Agenda

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
"Trío Zukan Hirukotea" (Bernaola Jaiadia 2019)
Concierto 2 y 3 Noviembre

Zukanek ez ditu soilik indar guztiak  bideratzen konposizio garaikide  instrumentalerako, baita haren  errepertorioan baliabide artistiko berriak  eta askotarikoak sartzeko ere. Lan  horren erakusgarri ona da ondoren  zehazten den programa proposamena,  hiru interpreteek elkarri eragin eta haien  interpretazio alderdia lantzen dute-eta  askotariko testuinguruetan. Zukan-ek bere  alderdirik sortzaileena proposatzen du, K.  Stockhausen-en Tierkreis lan aitortuaren  moldaketaren bidez; soinuaren materian eta  esku soinuaren eta perkusioaren materia  akustikoan miatzen du J.M Sánchez-Verdúren  ZURIA II lanean; keinu musikalaren  kontrastea lantzen du F. Dominguezen Seis  miradas sobre… lanean; H. Ariasen prozesu  sortzailearen zati da, haren musika tresnak  konbinatzearen bidez sorturiko soinu  paleta handia ikertzen duelako; taldearen  alderdirik indartsuena eta oldarkorrena  erakusten du M. Chamizoren Lantz lanean,  eta H. Moralesen zaldien masailen eztanda  erritmikoarekin bukatzen du.  Gaur arte Zukan taldeak nazioko eta  nazioarteko konpositoreen hogei lan  baino gehiago estreinatu ditu, eta egun  Euskal Herriko musika garaikideko talderik  bermatuenetakoa da. Kontzertu asko eman  du ziklo ospetsuetan, hala nola Donostiako  Musika Hamabostaldian, Bernaola  Jaialdian, Musikagileak Musika Garaikideko  Zirkuituan, BBVA Musika Garaikidearen  Zikloan, Attacca Festival Basel jaialdian,  Kuraia Jaialdian eta Rotterdam-eko  Classical:Next jaialdian.  2019ko martxoan, Zukan-ek bere  lehenengo CDa aurkeztu zuen Soinuzko  Begiradak-Toma 1 izenarekin. Hilabete  batzuk geroago, beste aurrerapauso  garrantzitsu bat eman zuen bere ibilbidean:  Espainiako gazte musikalen lehiaketaren  94. deialdian erdietsitako lehen saria. 

Tokia:  Andra Mari Aretoa (Araia)

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco