Matrikula – egoerak

MATRIKULA LUZATZEA

Matrikula, burutzen ari den hurrengo mailara luzatu nahi izatekotan, idazkaritzan eskaera bat aurkeztu beharko da, betiere espezialitateko tutorearen onespena jaso ondoren. Ondoren, irakasle-taldeak jasotzen duen norbanako proposamen akademiko baten txosten didaktikoa ebaluatuko du, eta ebaluaketa aldekoa izaten bada, kontserbatorioko zuzendariak matrikula luzatzeko baimena emango du.
Matrikula luzatu duen ikasleriak, burutzen dituen ikasgai guztien kalifikazioak jasoko ditu, eta irakasle-taldeak, proposamen akademikoan adierazitako ikasgaietara joango da. Ikasgai instrumentalen kasuan, maila goreneko klaseetara joango da soilik.
Eskaera hau egiteko epea urriko azken eskola egunean amaitzen da.

ALDI BEREKO MATRIKULA ESPEZIALITATE BAT BAINO GEHIAGOTAN

Bi espezialitate aldi berean burutu ahal izateko, onesten duen irakasle-taldearen txosten didaktikoa eskuratzea eta bigarren espezialitateari dagokion sarrera proba gainditzea beharrezkoa izango da.
Bi mailetan deitura berdina duten ikasgaiak behin bakarrik burutuko dira, hurrengo hauek izan ezik: Banda, Taldea, Ganbera-musika, Orkestra, Errepertorioa Pianista Laguntzailearekin eta Akonpainamendua. Hautazko ikasgaien kasuan, espezialitate bakoitzerako egiten den aukeraketaren arabera izango da, hauek berdinak izatekotan behin bakarrik burutuko dira.
Eskaera mota hau egiteko epea urriko azken eskola egunean amaitzen da.

MATRIKULARI UKO EGITEA

Edozein ikaslek eska diezaioke kontserbatorioko zuzendaritzari, idatzi arrazoitu baten bidez, matrikulari uko egitea. Zuzendaritzak onartutako matrikulen uko egiteek, ikasle kondizioa galtzea suposatuko dute. Ikaslea matrikulatua dagoen ikasgai guztien izen-ematea bertan behera geratuko direlarik.
Uko egite imprimakia deskargatu eta bete ezazu.

MATRIKULA ETENDURA

Gaixotasun, istripu edo beste arrazoi batzuengatik izandako luzaroko absentziak, mediku-agiri edo egoera ziurtatzen duen egiaztagiri ofizial baten bidez justifikatzen badira, ikasleak ez du ofizialtasuna galduko eta hurrengo kurtsoan matrikulatu ahalko da sarrera proba egin behar gabe. Beti ere, ikaslearen egoera ezagutzen duen irakasle-taldearen aholkua jaso ondoren, zuzendaritza-taldeak hala erabakitzen badu.

Plaza de la Constitución, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Álava)   |   945 18 70 44   |   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Logotipo Gobierno Vasco