Sarrera probak

Sarrera probak: Oinarrizko Ikasketak

Izen-ematea eta egutegia

Izen-ematea on-line maiatzaren 2tik 15ra egiten da.
Probak 2019ko ekainaren 10tik aurrera izango dira.
Ikusi Egutegi orokorra

Sarrera proben egitura

1. Fasea: Izen ematea

Momentu honetan, hautagaiek on-line formularioa beteko dute haien datu pertsonalekin:
Izen-ematea on-line.

Kontserbatorioko liburutegian ordenagailu eta inpresora bat egongo da eskuragai tramite hau betetzeko arazoak eduki dezaketen interesatuentzat. Oinarrizko ikasketetan onartua izateko hautagaien gutxieneko adina 8 urtekoa da, eta gehienezkoa 14 (urteak beteta edo urte naturalean beteko dutenak), 250/2005ko dekretuaren 23.4. artikuluak ezartzen duen arabera.

2. Fasea: Proba

Ikasketa elementalak garatzeko gaitasun musikala baloratzen duen proba egin behar dute hautagaiek. Proba bakoitzak saio batean egiten da. Kontserbatorioko Zuzendaritzak tribunalak osatzen ditu eta hauek kalifikatuko dute proba 0-10 bitarteko puntuazioarekin. Proba gainditzeko 1,5 puntu baino gehiago eskuratu behar da; 1,5eko puntuazioa eskuratzen ez dutenek prozesutik kanpo geratuko dira.

ADI: proba ez egiteak prozesutik kanpo geratzea dakar.

PROBAREN EDUKI ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK

3. Fasea: Espezialitate instrumentalen inguruko informazioa

Momentu honetan, hautagaiek kontserbatorioan eskaintzen diren espezialitate ezberdinak hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute. Jarduera hau taldeka garatzen da eta bere antolakuntza web orrian nahiz kontserbatorioko atarian argitaratuko da. Jarduera bitartean, hautagaien tutore eta gurasoei ikasketa hauen inguruko hitzaldi bat eskainiko zaie eta egon daitezken zalantzak argituko zaizkie.

Ondoren, hautagaiek epe berri bat edukiko dute beraien espezialitate instrumentalaren lehentasunak agertzeko on-line den izen emate aplikazioan, gehienez bi adierazi behar dituztelarik. Epe honen barnean hautaketa hau egiten ez badute, esleipenean prozedura honen 4. faseko 4. puntuak deritzona jazarriko zaie.

4. Fasea: Plazen esleipena

  1. Sartze proban lortutako puntuazioari honako zuzenketa-koefizientea aplikatzen zaio, helduagoak diren hautagaien heldutasun abantaila orekatzearren.

    • 8 urte: 1
    • 9 urte: 0.95
    • 10 urte: 0.9
    • 11 urte: 0.75
    • 12 urte edo gehiago: 0.7

    Tronboi, tuba edo kontrabaxua lehen espezialitate bezala aukeratzen duten hautagaiei ez zaie zuzenketa-koefizientea aplikatuko, espezialitate hauek burutzeko garapen fisiko egokiagoa daukatelakoan. Espezialitate hauentzat plazarik ez balego hautagai hauen aukeratzeko txandan, eta beste espezialitate batetara hautatu nahi badute, zuzenketa-koefizientea aplikatuko zaie.

  2. Zuzenketa-koefizienteak aplikatuta, eskuratutako puntuazioen arabera ordenatuko dira hautagaiak eta atal ezberdinetan banatuak izango dira, atal bakoitzean 15 hautagai egongo direlarik (berdinketak barne). Berdinketa kasuetan, ordenatzeko irizpidea Hezkuntzak ezarritako berdinketa hausterako letra erabiliko (aurten: L).
  3. Kontserbatorioko atarian eta web orrian argitaratuko da plazen esleipenaren eguna. Hautagaiei deialdia egingo zaie atalak mantenduz, eta eskainitutako plazen aukera egingo dute puntuazioaren ordena mantenduz, beti prozedura honen 3. puntuan agertutako espezialitateen lehentasuna errespetatuz, era honetara:
    • Lehendabiziko aukeran plaza balego, espezialitate hori aukeratuko dute derrigorrez
    • Lehendabiziko aukeran plazarik ez balego, plaza aukera dezakete, eskaintzen arabera, bere espezialitateari dagokion antzeko instrumentuen artean edo bere bigarren aukeran.
    • Oraindik ere plazarik ez balego, bigarren aukerako antzeko espezialitatea aukera dezake.
  4. Aurreko puntukoa bete ondoren plazarik ez balego, edo epe barnean hautaketarik egin ez dutenen kasuan, beste espezialitateren bat aukera dezakete baina bere atalaren hautagai azkenaren ondoren, puntuazio ordena errespetatuz.

    4bis. Esleipen egunean agertutako lehentasunak aldatu daitezke, baina lehentasunik agertu ez dutenen hautagaien arau berbera ezarriko zaie (atalaren hautagai azkenaren ondoren aukeratuko dute, puntuazio ordena errespetatuz).

  5. Plazarik eskuratzen ez duten hautagaiak bere lehen hautaketaren itxarote zerrendan sar daitezke (edo antzeko instrumentuaren zerrendan). Behin plaza bat eskuratuta, ezin da itxarote listan egon.
  6. Itxarote zerrenda esleipen ekitaldiaren ondorengo egunean argitaratuko da eta urriko azken eskola-eguna arte mantenduko da. Bete gabeak dauden heinean eta plazen eskaintza zabal daiteken heinean, itxarote zerrendako hautagaiei eskainiko zaizkie, eskuratutako puntuazioa eta aukeratutako espezialitatea (edo antzeko instrumentua) mantenduz.

Maila proba

Behin kontserbatorioan plaza eskuratuta, kurtsoko lehen hamabostaldian maila proba bat eska dezakete guraso eta tutoreek, ikaslearen aurre ezagutzak eta oinarrizko ikasketen hasierako maila ebaluatzeko, lehendabizikoa ez den beste kurtso batetara esleitzeko.

Proba honetan currikulumaren ikasgai ezberdinen programazioek agertzen dituzten edukiak eta aspektu tekniko eta teorikoak parekatuko ditu, ikaslearen mailarentzat egokien den kurtsoan barneratzeko.

Ikaslearen irakasle-taldeak txostena egingo du proposamen zehatz batekin. Txosten hau Zuzendaritza Taldearen baietza behar du eta ikaslearen espediente akademikoari gehituko zaio, hezkuntza ikuskaritzarentzat eskuragai egongo delarik.

Ikasleak espediente irekitze eta kurtso bakar baten matrikulazio prezio publikoak ordaindu beharko ditu.

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco