Kontserbatorioa

Areto Nagusia

Jesús Guridi Kontserbatorioko instalazioen artean Isaac Albeniz Areto Nagusia dago. Aretoa besaulki-patioan eta bi anfiteatrotan banatutako auditorio ederra da. Eszenatoki zabalak orkestra eta koru handiak sartzeko gaitasuna du. Diseinu bereziari esker, akustika bikaina du, garai eta estilo desberdinetako musika interpretatzeko. Areto honetan hainbat jarduera garatzen dira ikasturtean zehar, bai eta nazioarteko hainbat ekitaldi ere: kontzertuak, jaialdiak, musika zikloak, topaketak, ikastaroak, etab. Hori guztia, hiriari eta inguruari kultur dinamismoa proiektatzen duen leku balioaniztun batekin kontatzen dugula esan nahi du.

Areto Nagusiak ekipamendu teknologiko espezifiko bat du, bai soinuaren eta bai irudiaren zabalkunderako, eta, aldi berean, argiztapen sistema osoa dauka. Instalazio horiek diziplina anitzeko proiektuak garatzeko aukera ematen dute. Soinuzko hedapen malgu sistema du eta askotariko kontzertuak egiteko aukera ematen du. Proiekzio aukerak, pantaila handi bati esker, irudia elementu osagarri gisa eranstea ahalbidetzen du. Ikus-entzunezko grabazio sistema digitala duen ekipamendua osatzen da, definizio handiko hiru kamera, edizio eta pantaila mahaia dituena. Sistema honi esker ikus-entzunezko artxibo bat sortzen da, aretoan garatutako jarduera ugariak erakusten dituena.

Aretoak, Kontserbatorioaren puntu neuralgikoa izanik, hodien organo bikaina ere badu, bi isats-piano handi eta perkusio eta instrumentu elektronikoen set zabala dauka.

bernaola
Aula Magna

edificio viejo
Aula Magna

Konstituzio Plaza, 9   |   01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)   |   945 28 24 00   |   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logotipo Gobierno Vasco